haitzulo eta leizez beteta dauden mendietan.
Batzuk poliki ibiltzen dira herriko tabernetan,
gu pozik hemen gabiltza beti mendiko zuloetan.
Juan Arin Dorronsoro ibili zen bazter hauetan.
Lan haundi hura hor utzi zuen gure eskuetan.
Etxeberria eta Astigarraga aritu ziren horretan.
Orain gu hemen gabiltza ere bide berdinetan.
"Otros pueden hacer mejor, pero nosotros hacemos"
zion Telesforo de Aranzadik garai haietan,
gu ere asmo horrekin gabiltz urte hauetan.
Ez dela asko, ez dela ondo; berdin zait benetan:
gure lana zabalduko dut Interneteko sareetan!
(Joxanjel 2017-12-15, JAIA)
*
Erreferentziak:
Juan Arin, 1955, C.E. de G., Munibe.
Etxeberria, Astigarraga, Urgoniano Sur, 1980, Munibe.
Millán, Lizarralde, 1982, Sierra de Aralar.